Alderatu PDFak
Aurkitu segundo gutxitan zer aldatu den kontratu, proposamen edo lan baten bi bertsioren artean, hasieratik amaierara irakurri gabe.
- Fitxategiak igo gabe
- Doan eta erregistratu gabe
- Nabigatzailean dabil
Nola alderatu bi PDF 3 urratsetan
- Aukeratu jatorrizko PDFa eta bertsio berria.
- Sakatu «Alderatu».
- Berrikusi aldaketa bakoitza: gehitutakoa berdez eta kendutakoa gorriz marratuta. Deskargatu txostena behar baduzu.
Zure fitxategiak ez dira zure gailutik irteten
Lineako beste tresna batzuek ez bezala, DocuSmartek ez ditu zure dokumentuak inongo zerbitzarira igotzen: dena zure nabigatzailean prozesatzen da. Lasai erabil dezakezu kontratu, faktura edo nortasun-agiriekin. Irakurri gure pribatutasun-politika (gaztelaniaz).
Ohiko galderak
Zer aldaketa mota detektatzen ditu?
Testuko aldaketak: gehitutako, kendutako edo aldatutako hitzak, zenbakiak edo paragrafoak. Lerro-jauzia edo tartea bakarrik aldatu bada, ez da aldaketatzat hartzen. Irudietako edo diseinuko aldaketak ez dira detektatzen.
Dokumentu eskaneatuekin dabil?
Eskaneatu bat irudi bat da eta ez du alderatzeko testurik. Pasa bertsio bakoitza lehenik OCR tresnatik eta alderatu sortzen dituen PDF bilagarriak.
Garrantzirik du orriak bat ez etortzeak?
Ez. Dokumentu osoa alderatzen da; beraz, paragrafo berri batek dena hurrengo orrira bultzatzen badu, paragrafo hori bakarrik markatzen da. Aldaketa bakoitzak bertsio bakoitzean zein orritan dagoen adierazten du.
Nire dokumentuak internetera igotzen dira?
Ez. Alderaketa zure nabigatzailean egiten da.
Doako tresna gehiago
Eraman DocuSmart mugikorrean
Androiderako aplikazioak ertzak detektatzen dituen eskanerra, PINarekin babestutako karpeta segurua, Word, Excel eta PowerPoint, eta OCR ditu. Konexiorik gabe dabil.