DocuSmart

Ezabatu PDFko datuak

Ezkutatu datu pertsonalak dokumentu bat partekatu aurretik: estaltzen duzuna fitxategitik desagertzen da, ez da lauki baten azpian ezkutatuta geratzen.

  • Fitxategiak igo gabe
  • Doan eta erregistratu gabe
  • Nabigatzailean dabil

Nola ezabatu PDF bateko datuak 3 urratsetan

  1. Aukeratu PDFa.
  2. Bilatu hitz bat edo markatu posta elektroniko edo zenbaki luze guztiak; orrian arrastatu ere egin dezakezu edozein eremu estaltzeko.
  3. Berrikusi orriak eta sakatu «Ezabatu PDFko datuak».

Zure fitxategiak ez dira zure gailutik irteten

Lineako beste tresna batzuek ez bezala, DocuSmartek ez ditu zure dokumentuak inongo zerbitzarira igotzen: dena zure nabigatzailean prozesatzen da. Lasai erabil dezakezu kontratu, faktura edo nortasun-agiriekin. Irakurri gure pribatutasun-politika (gaztelaniaz).

Ohiko galderak

Zergatik ez da nahikoa lauki beltz bat jartzea?

Testua azpian geratzen delako: edonork kopiatu dezake edo laukia kendu. DocuSmartek datuak ezabatutako orri bakoitza irudi gisa marrazten du berriro, eremuak beltzez, eta horrela jatorrizko testua fitxategitik desagertzen da.

Zer gertatzen da dokumentuaren gainerakoarekin?

Eremu markaturik gabeko orriak berdin-berdin geratzen dira. Datuak ezabatutako orrietan testua ezin da gehiago hautatu. Gainera, PDF berriak ez ditu jatorrizkoaren metadatuak gordetzen, egilea edo izenburua adibidez.

Bilaketak dokumentu eskaneatuekin dabil?

Ez: eskaneatu bat irudi bat da eta ez du bilatzeko testurik. Kasu horretan, markatu eremuak orrian arrastatuz.

Nire dokumentuak internetera igotzen dira?

Ez. Dena zure nabigatzailean egiten da; ez PDFa ez ezabatzen duzuna ez dira zure gailutik irteten.

Doako tresna gehiago

Eraman DocuSmart mugikorrean

Androiderako aplikazioak ertzak detektatzen dituen eskanerra, PINarekin babestutako karpeta segurua, Word, Excel eta PowerPoint, eta OCR ditu. Konexiorik gabe dabil.

Deskargatu Google Playn